XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.a: Egilearen bibliografia oro hartuko bagenu bere Los Vascos idazlanaren izakera, neurria, tamainua hobetoago aterako genuke, eta hori ere hemen ez da egiten.

3.a: Carok bere Los Vascosliburuan egin duena bera bere aurretiko batzuek nola egin zuten ikustea nahitaezko litzateke Caroren lana noraino heldu den jakiteko.

Hori zerbait aipatu besterik ez dugu egin.

Azkenik, hona hondoan liburuaren kritikaren puntuak: 1.a: Caroren liburua orozaleena dela uste dugu.

2.a: Liburu hau Euskaldunen bibliografian ezin ahaztuzkoa da.

3.a: Liburu honek Euskaldunen historia, ia gehiena, azaltzerakoan, euskaldunen alde guztiak ukitu arren, zeintzuk diran baserria, artzantza, herria eta hiria, tradiziozkoa eta baserri eta herri giroko gehiago aztertu du, hiri edo industri garaikoa gutxiago ikertuz, nahiz eta mende honen lehen erdiaren amaieran kokatua egon liburuaren egiketa eta artean Euskalerriko industri aurpegia ez izan oso zabala geografiari dagokionez behintzat.

4.a: Antropologian lehen aldiz aipatzen da indartsu eta tesia moduan ekonomiaren, psikologiaren arloen eragina.

5.a: Guk laugarren atalean bereiztu ditun hiru sailetatik, hots, herrien antolamenduaren saila, langintza desberdinen saila eta pertsona arteko harremanen saila, lehenengo biak daude zuzenkien landuak, aztertuak, hirugarrena gutxi ikertua gelditzen delarik.

6.a: Iturribideen baliapen izugarria agertzen digu Carok.

Gutxirek bezala daki lan horretan.

Baina, baita esan behar da ere iturribide bakoitzaren metodoaren zehaztasunaz ez dela arduratzen zenbait alditan.

7.a: Berak aukeratzen duen metodoa, introducción delakoan aipatua, ez dago oso bereiztua kontzeptuei dagokienez, eta liburuaren zehar gaiak aztertzerakoan ez da ikusten garbi noiz erabiltzen duen hori eta nola erabiltzen duen.